XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. POXPOLUA.- Zuk uste?

2. POXPOLUA.- Solfeo eskala osoa ezinezkoa zaigu kantatzea.

(Bakoitzak nota bat abestuko du: do-re-mi-fa-sol-la... la-sol-fa-mi-re-do)

3. POXPOLUA.- Ikusi, bi nota falta zaizkigu.

Horrela ezin da inolako kantarik osotara abestu.

ARANTXA.- Erlojua nire lagunak eta biok falta zaizkizuen notak kantatuko ditugu.

(Poxpoluen algaraz eskala osoa betetzen dute. Gu gara abestia kantatzen dute)

1. POXPOLUA.- (Agur gisa, Teideren magalean zapladak emanez) Zer moduz dago Sumendia gure osaba?

ARANTXA.- Ez zirikiatu oso gaixorik dago-eta!

Lehertzear ibili da arestian.

2. POXPOLUA.- (Kraterretik hitz eginez) Osaba, behar zaitugu.

Lurrean sekulako lana izan dugu.

Iluntasuna jabetu da Lurraz eta oso erabiliak izaten ari gara.

Gure burutxoak errekargatu behar ditugu zure fosforoaz.

ARANTXA.- Zuen osabak ezin du ezer egin momentuz, baina ongi zainduz gero bizkor eta sasoiko ikusiko duzue.

(Sumendia eta Erlojua zirikatzen hasten dira, orratzak mugituz...)

ERLOJUA.- Geldi hor, orratzak mugitu dizkidazue.

Orain ez dakit zer ordu den.

POXPOLUAK.- Ordu biak!

ARANTXA.- Isildu!

Sumendiak atsedenaldi beharrean dago.

Zuen buila eta algarak txarrera eragingo du...

Beroepeletarrak izanik, Eguzkia zuen senidea non dagoen jakinen duzue, ezta?

3. POXPOLUA.- Auskalo non dagoen.

Desagertu da.

Horrexegatik gabiltza hain lanpeturik.

ERLOJUA.- (Arantxari) Denbora aurrera doa.

Epea amaitzeko hamar ordu falta dira.

1. POXPOLUA.- Guk ez dakigu ezer, baina gure beste lehengusuekin, ipurtargiekin, alegia, hitz egingo bazenute...